Etxe hutsak alokairuan jartzeko, diru laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 31

Etxe hutsak alokairuan jar­tzeko, diru laguntzen orde­­­-na­ntza onartu zuen Plenoak, abenduan. Hasierako onarpe­na eman zitzaion eta orain alegazioak aurkezteko auke­ra dago. Otsailaren 25era arte egongo da epea zabalik. Ondoren, Plenoak behin betiko onar­pena emango dio. Ordenan­tza ikusgai dago Udaleko webgunean: www.astigarraga.eus.
Ordenantza honekin, Uda­lak lortu nahi du, Astigarra­gan gaur egun dauden etxe hutsak babes sozialeko alo­kai­ru­­an jartzea, eta horreta­rako diru laguntzak bideratu­ko di­ra etxe hutsen jabeen­tzat eta maizte­rren­tzat. 50.000 euro bideratu­ko dira. Batetik, 32.500 euro bideratu­ko dira bere etxe hu­tsa aloka­tu nahi duten jabeen­tzat. Eta gaine­ra­ko 17.500 euro, maiz­te­rrentzat izango da, errenta ordain­tze­ko. %50a modali­ta­te oroko­rrera bidera­tuko da eta beste erdia, gazteentzako modalitatera.
Maizterrei dagokienez, asti­gartarrek ez lukete beren diru sarreren %30a baino gehiago bideratuko etxearen alokairura. Alokairu haueta­ra sarbidea izateko zenbait baldintza bete beharko dira, batik bat, ekonomikoak.

Gehienez, 550 edo 500 euro hilean
Betebeharreko hainbat bal­dintza honakoak dira: etxea Astigarragako udalerri barru­an egon beharko da; Udal teknikariak tasatutako mer­katu-errenta ezingo da izan hilean 550 eurotik gorakoa, etxebizitzak obrak behar ez dituenean, eta 500 eurotik gorakoa, etxebizi­tzak obrak behar baditu; egokitzeko beha­rrik ez duten etxebizi­tzek sukaldeko eta komune­ko altzari garrantzi­tsue­nak izan beharko dituz­te edo diru laguntzak horre­ta­ra bideratu (sukaldeko goiko eta beheko altzariak, sukaldea, garbigai­lua, hoz­kai­lua, komuna kon­ketare­kin, komunarekin eta dutxa edo bainuontziarekin); ego­k­i­tzeko beharrik ez duten etxebizitzek itxura txukuna eta garbia izan beharko dute; etxebizitzek energia-eragin­kortasuneko ziurta­giria izan beharko dute; diru laguntzak eskatu aurreko urtebetean inor bizi ez den etxebizitza hartuko da etxebizitza huts bezala…

Udalak obraren %75a beregain
Etxean obra egin behar izanez gero, Udalak obraren aurrekontuaren %75a hartuko luke bere gain, 6.000 euroko mugarekin. 
Obrak egin behar dituzte­nek, eskabidea egin beharko dute Udalean eta etxebizitza zer egoeratan dagoen egiazta­tu­ko dute Udaleko zerbitzu tekni­koek, eta bizitzeko baldintzatan egoteko zer obra egin behar diren zehaztuko dute. Ondoren, Udalak eska­tutako lan guztiak bilduko dituen aurrekontua aurkeztu beharko dute interesdunek. Alokairu kontratua indarrean jarri aurretik egin beharko dira obrak.
Lanak jabeak egin behar baditu, alokairuko kontra­tua­ren epea, bost urtekoa izango da. Lanak maizterrak egin behar baditu, berriz, alo­kai­ruko epea obren kostua­ren arabera kalkulatuko da, besteak beste. Hala ere, epe hori gutxienez bost urtekoa izango da, maizterrak hala erabakitzen badu.

Programan izena eman
Diru laguntza horiek jaso nahi dituzten jabeek, etxe­bizitza hutsak sustatzeko pro­graman sartzea eskatu beharko dute, Astigarragako Udalak horretarako duen eredua aurkeztuz. Eredu hori udaletxean bertan eskura­tze­ko aukera izango da eta baita Udalaren web orrian ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!