Ostegunean egin zuen zozketa Udalak, Urumea Berriko babes ofizialeko 7 etxebizitzak banatzeko. Alokairu sozialeko erregimenean banatu dira. 36 herritar zeuden onartuen zerrendan. Lau taldetan banatuta egin zen zozketa eta lehenengo taldean (babes bereziko gizarte-egoerak biltzen dituena), 3 hautagai zeuden eta etxe bakarra; 4 zenbakiari tokatu zitzaion. Bigarren taldean (guraso bakarreko bizikidetza-unitateak, adingabe bi edo gehiago ardurapean izanik), 2 hautagai zeuden eta etxe bakarra; 34 zenbakiari tokatu zitzaion. Hirugarren taldean (30 urte baino gutxiago dituzten pertsonak eta gehienez 3 kidez osatutako bizikidetza-unitateak), 22 hautagai zeuden eta 2 etxe; 19 eta 27 zenbakiei tokatu zitzaien. Eta laugarren taldean (hiru kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateak), 9 hautagai zeuden eta 3 etxe; 2, 21 eta 47 zenbakiei tokatu zitzaien. Gainerakoak itxaron zerrendan daude.