Mendiriz Mendik iraupen eskiko eta eski alpinoko ikastaroa antolatu zuen urtarrileko bigarren asteburuan. Elkartetik azaldu dutenez, beraien esku egon ez ziren arrazoi batzuk medio, bertan behera geratu zen. Berriro antolatzeko asmoa dute orain, eta interesa duten guztiekin bilera deitu dute astelehenean. Elkartean dute hitzordua, iluntzeko 20:00etan.