Lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan, 16:00etan hasita. Endika Barrenetxea Juaristirekin arituko da, lesiotik itzuli berri den Etxeberria IV eta Endikaren kontra. Aurretik, Ezkurra bueltatuko da kantxara, min hartuta egon ondoren, eta Ionekin arituko da, Uterga eta Etxeberria IIIren aurrean. Beste bi partiduak: Otaegi/Matxin VI; Etxabe II-Zubiri/Ezkurra II-Larrañaga.