Idiazabalen dute zita Hernaniko bolariek bihar. San Blas festak direla eta jokatuko da tiraldia, eta beraz, ez da Bikotekako Txapelketakoa izango. Goizeko 09:30etatik eguerdiko 11:30etara jokatuko da.
Bestalde, joan den asteburuan Legazpin jokatu zen Bikotekako txapelketako aurreneko tiraldia, eta M. Retegi eta P. Agirre dijoaz lider sailkapenean, 96 brilarekin. M. Burugain eta J. Goenaga hernaniarrak hirugarren dijoaz, 92 brilarekin. A. Miner aita semeek 75 brila bota zituzten; Rosa Mari Santos eta M. Peñagarikanok 72 brila; M. Arrozpide eta M. Arraiok 71 brila; M. Miner eta J. Uzkudunek 38 brila; eta azkenik, I. Miner eta L. Minerrek 31 brila.