Hernaniko pelotariek zazpi partidu jokatuko dituzte kiroldegiko frontoian, gaur eta bihar. Ander Lopezek izango du zita garrantzitsua, 16:00etan, Euskal Herriko txapelketan. Txukun Lakua taldea izango du aurkari, aurreko astean lortutako garaipenari segida emateko. Aurretik, infantilak ariko dira binaka. Eta igandean, 10:45etan hasiko dira partiduak kiroldegian.