Autobusak ez dira Latsunbe kaletik pasako

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 31

Aldaketak izango dira gaurtik, G1, G2 eta G3 autobusen ibilbidean. Txillida pasealekua bi norabidekoa denez, Latsunbeko errotondatik Antziolara jaitsiko dira, eta Elkano kaletik igo. Beraz, ez dira Latsunbe kaletik pasako, eta kiroldegi ondoko geltokia ezabatuko da. Aldiz, bi geltoki berri jarriko dira, Antziola kalean: 10 eta 17 zenbakien parean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!