Oraingoan izorr... ahaztu gaituzte

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 28a, 02:00

Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko zinegotzia

Oraingoan izorr... ahaztu gaituzte

Plenoan 11 galdera aurkeztu nituen eta erantzun didate, bakarrik 2007an La Cumbre egingo dela, eta gainerakoak, Loidi-Osiñagan argiak jartzea eta EPAko igogailua salbu, aztertu egingo dira edo beharrak ikusiko dira. Jarritako arrazoia: ingreso falta, zenbait eraikuntza tasa kobratu ezin direlako. Ez naiz aztertzen hasiko, adibidez, Txantxillan obretan zergatik ez diren hasi (hain zuzen horregatik ez digu ingresorik eman), edo korporazio honek Foru Aldunditik 1.050.000€ gehiago jaso dituela, baina esan nahiko nukeena da, hori bai, urte batzuetan udalak herrian behar beharrezkoak diren zenbait gauza egin egin behar dituela, eta horretarako prestamoak eskatu behar baditu, ba eskatu egin behar dituela. Esaten ari naizena ez da burugabekeria bat. Datozen urteetan, 2008an eta hurrengoetan, udalak diru kopuru haundia jasoko du edifikazio tasetatik, eta horrek modua emango lioke prestamoak oso osorik ordaintzeko; batik bat, Hernani izanik tamaina honetako herrien artean luzera begirako zorrik txikiena duen herria. Uste dut, korporazio honek, dituen aholkulari guztiak izanda eta lehendik dauzkan profesionalak izanda, beste erabaki batzuk hartu zitzakeela, herriarentzat askoz onuragarriagoak, eta aurrekontua guztia betetzeko modua emango zutenak. Jokatu behar zuten, edo bizixeago, onean pentsatuta, edo ez behintzat aurretik zetorren guztia geldiarazi, beste korporaziotik zetorrelako, txarrean pentsatuta. Beste sorpresa bat izan da, Alkatearen idazkariari kontratua jornada osora luzatzea. Beharrezkoa izan liteke, baina uste dut hauteskundeetan alderdi eta pertsona batzuri bozka ematen zaiela kontzejaliak bete ditzaten. Nire ustez Udala aukeratutako zinegotziek gobernatu behar dute, eta beraien jornadak dira luzatu behar liratekeenak. Azkenik, nire harridura azaldu nahi nuke, Plenoko hirugarren puntura iritsi eta azkenik Giza Eskubideen komisioko hiru bokalak izendatu zirenean, jakin dugulako Alkatea ere ANVko bokalen artean dagoela, eta beraz, bera izango dela komisioko lehendakari. Legezkoa da, baina ez dut uste bidezkoa denik; komisioa sortu zenean abstenitu egin ziren, ez zuten beharrezko jotzen, eta bazekiten oposizioko bi taldek interesa zutela komisioko buru egiteko. Eskatu den presidentzia bakarra izan da, eta ´partaidetza` bultzatuz, ez diguzue eman. Nik oposizioari eskatuko diot, Alkatea izan dadila komisio guztietako buru, legezkoa den bezala, edo beste alderdi batek har ditzagula. Denok ari gara herri honen alde lanean, baina batzuk eskatu zaigunean lan egin dugunez, dagokiguna ematea gustatuko litzaiguke.

(*erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!