25 urte, jokua eta apostuetatik ‘desengantxatzen’ laguntzen

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 31

Orain 25 urte sortu zen Her­na­niko Jokalari Anonimoen Taldea, 1990eko urtarrilean. Ordutik, asko izan dira bertan laguntza jaso dutenak, jokua eta apostuetatik desengan­txatzeko.
Aurreneko terapiak antolatu zituzten ludopatia arazoak dauzkaten pertsona hori­entzat, Ongin­tzako Patrona­tu­aren Drogodepen­dentzia sailaren bitartez, Txus Con­gilen lagun­tzarekin. Horrela sortu zen Hernanin, Euska­diko aurreneko Jokalari Anonimoen taldea.

«Doakoa da, eta ez dugu inor kanpoan uzten»
Arazo bera duen edozein per­tsona hartzen dute bertan: «doa­ko zerbitzua da, eta ez dugu inor kanpoan uzten. Es­ka­tzen dugun bakarra da, be­netan jokua utzi nahi izatea».
Asteartero egiten dituzte terapiak, Sandiusterrin, 19:00e­tatik aurrera, eta ostegun eta ostiraletan egiten dituzte bilera informatiboak, 18:00etan. Eta senide eta lagunen terapia ere egiten dute, hileko aurreneko asteartean, 19:00etan. Infor­ma­zio gehiago jasotzeko, deitu 943 33 11 03 telefono zenbakira, edo idatzi jugadoresanonimoshernani@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!