Hautagaiak aurkezteko deia

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 31

Auzo Udalerako hauteskundeak izango dira maiatzean eta Olak Auzo Elkarteak hautagai-ze­rren­da bat aurkezteko asmoa du, Ereñotzu Ekinez plataformaren izenarekin. Hautagai ze­rrenda hori osatzeko, orain dela 4 urteko prozesu berdina erabiliko du auzo elkarteak. Hau da, auzoan erroldatutako 18 urtetik gorako guztiek, pertsonak proposatzeko aukera izango dute hautagai-zerrenda osatzeko.

Bakoitzak 5 izen
Auzotar guztiek etxean jasoko dute ohar bat azalpenekin. Ber­tan, bakoitzak nahi dituen 5 izen proposatzeko aukera izango du. Otsailaren 15ean, propo­sa­men guztiak jasoko dituzte auzo etxean (09:00-13:00), eta arratsaldean proposamenak zen­­batuko dituzte. 12 bozkatuenek, zerrenda osatuko du­te, elkarrekin bildu eta adostuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!