Auzolana gaur, Putzuzarren

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 31

Auzolana antolatu dute gaur,  Putzuzar iturria eta putzua berreskuratzeko. Akola baserriaren ondoan dago Putzuzar eta 10:00etan jarri dute hitzordua, Akolako atsedenlekuan. Oinez joateko gomendatu dute eta aitzurrak eramatea ere eskertuko dute. Ziraba proiektuaren barruan antolatu dute ekimena eta Putzuzar berreskuratzeaz gain, beste bi putzu txiki ere egingo dituzte. Bio­di­ber­tsitatea hobetzeko balioko du auzolanak, anfibio eta na­rras­tiak ugaritzeko. Baina baita kultura berresku­ratzeko ere. Antzi­nako hainbat lan, tresna eta teknika gogora­tuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!