Egun osoko plana zomorroek, iñauteriak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Plan ederra eginen dute otsailaren 7an Aranon, iñauteriak ospatzeko. Egun osoko programa prestatu dute, aspertzeko tarterik gabe. Goizeko 08:30etan aterako dira zomorroak, puxka biltzen. Baserriz baserri ibiliko dira, Izer eta Alabierren laguntzaz.
Eguerdian jarraituko du festak, kasu honetan sozie­dadean. Bertan bilduko dira zomorro guztiak, bazkari eder bat egiteko.

Zahagi dantza, arratsaldea girotzeko
Bapo bazkaldu ondoren, zahagi dantza eginen dute arratsaldean. Herri afariari eginen diote bidea gero, eta hori bai, irekia izanen da. Nahi duen edonork izanen du bertan afaltzeko aukera, giro ederrean. Gainera, trikitilariak ere egonen dira afalostean, festa ahal bezain­beste luza­tzeko; egun ederrak bukaera­rik izan ez dezan.

Aranoko zahagi dantza, Nafarroako dantzen atlasean
Iruñeako Ortzadar dantza taldeak, atlas bat prestatzeko asmoa du, Nafarroako herrietako dantzak bilduz. Aranon, hain justu, zahagi dantza ezaguna dago, eta horren berri ere bilduko dute atlasean.
Jakinarazi dutenez, egun hauetakoren batean pasako dira Ortzadar taldekoak herritik, irudiak grabatu eta dantzaren informazioa biltze­ko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!