Autobusen ibilbidean, aldaketak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 30a

Txillida pasealekua bi norabidekoa denez orain, G1, G2 eta G3 autobusen ibilbidea aldatuko da bihartik. Latsunbeko errotondan, Latsunbe kaletik joan beharrean, Antziolara jaitsiko dira. Bertatik, Antziola kalea hartuko dute aurrena, eta Elkano kalea ondoren. Horrela, Latsunbe kaleko kiroldegi ondoko geltokia desagertuko da, eta bi berri jarriko dira Antziola kalean: 10 eta 17 zenbakien parean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!