Hiru hernaniarrek saria, gidatzen euskeraz ikasteagatik

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 30a

Gidatzen euskeraz ikasteak, saria izan du aurten ere, Buruntzaldeako herrietan. Atal teorikoa euskeraz atera dutenen artean, 400 euroko 11 sari banatu ziren asteazkenean, eta Hernanin, hiru lagunek jaso dute: Maddi Aran­buru Gonzalok, Irati Zelaia Azurmendik eta Oihane Zala­kain Gonzalezek. Hurrengo egunetan jasoko dute saria, hirurek.
Azkeneko urtean, 54 hernaniarrek atera dute gidabaimena euskeraz, herriko hiru autoeskolatan: Hernani, Lagu­nak eta Otamendi. Horrela, sari bat eman da euskeraz ikasteko aukera ematen duen autoeskola bakoitzeko.

Egitasmoarekin jarraitzeko asmoa, 2015ean ere bai
Buruntzaldean, guztira, 140 izan dira atal teorikoa euskeraz atera dutenak. Gorantza egin du kopuruak, egitasmoa martxan jarri zenetik: 2013an, 135 izan ziren; 2012an 112; 60 lagunek egin zuten euskeraz 2011n; eta 34k 2010ean.
Luix Intxauspe Hernaniko alkateak azaldu zuen, halaber, egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela. Gainera, zabalkunde kanpainari ekingo diote, aurtengo maiatzean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!