Egia esango dut, urruntasunetik udaleko ika-mika politikoak izugarrizko patxada eta lasaitasunarekin bizi dira. Hala ere azken boladan irakurritakoak irakurrita ohartxo pare bat egin nahi dut.
EAJ kezkati agertu da 2007ko udal inbertsioei buruz. Kezka logikoa eta egokia, baina aurrekontuak egiteko garaian eta diru publikoak serio eta zuzen kudeatzeko garaian izan beharrekoa, eta ez orain, nere iritziz.
Bere garaian, bai Bildu Hernanik bai Hernaniko PSE-k aurreko udal gobernu taldeak onartutako udal aurrekontuen hainbat gabezi salatu zituzten. Horien artean, aurreikusten ziren diru sarreren ziurtasun eza zen akats nabarmenena. Testualki udaleko diruzainak zera zioen (originala gaztelaniaz dago eta horrela mantentzen dut):
1.4.Enajenación de inversiones reales: Se presupuestan... 1.719.000 euros en concepto de aprovechamientos urbanísticos estimados por el Arquitecto asesor…: Txantxilla: 937.000, Karabel: 570.000, AMR 212.000, advirtiendo que el desarrollo y ejecución de estas Areas queda supeditado a la aprobación definitiva de la modificación puntual de las NNSS en el caso de Txantxilla-Karabel y de la Revisión del Plan General de las NNSS en el caso de AMR. No hace falta señalar el importante quebranto económico que supondría para el Ayuntamiento la no concesión de licencia urbanística para la ejecución de dichas obras durante el año 2007.
3.3 ...el Arquitecto asesor municipal estima 1.275.000 euros (impuesto de construcciones) por dicho concepto: Txantxilla 580.000, Karabel 400.000, AMR 270.000, Ereñotzu 25.000, en este apartado se reitera la advertencia incluída en el apartado 1.4.
Foru Aldundiak emandako arauen sasi-onarpena eta gero, egoera honakoa da: Karabeleko lur eremua geratua, Txantxillan aurreikusten ziren diru sarrerak asko murriztuko dituzten aldaketekin onartua eta, besteak beste, AMR-ren edozein lan egin baino lehen lurraren kutsadura aztertu eta dagozkion neurriak hartu behar dira. Txikikeri hauek bi milioi euro baino gehiagotan murrizten dituzte udalaren diru sarrerak eta kolokan jartzen dute onartutako lanen finantziazioa. Guztia aztertuta aurreko udalak bere azken hilabetetan elektoralismo erraz eta merkean murgildu zela iruditzen zait. Han eta hemen oinarririk gabeko promesa hutsak eginez eta ondorengoei arazoez eta korapiloz betetako oinordekotza kaskarra utziz.