Hernanin jarri dute zita gaur, Gipuzkoako tiratzaileek. Dardo txapelketa antolatu dute Atxur tabernan, gaueko 22:00etan hasita. Aukera ederra dute herriko tiratzaileek, beraz, etxean aritzeko.
Txapelketa berezia antolatu dute, gainera. PareJas CieGas Burma Road jarri diote izena. Edozein sorpresa espero daiteke, hortaz, gaur gaueko txapelketan.
Izenematea zabalik, eta sariak 3 onenetzat
Edozeinek hartu dezake parte txapelketan, eta tabernan bertan eman beharko da izena. 5 euro izango dira inskripzioa, eta sariak ere izango dira, onenentzat. Aurreneko hiru sailkatuak, ez dira esku hutsik joango tabernatik.