Putzuzarreko auzolanaren berri, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 29a

Auzolan berri bati helduko dio Ziraba Proiektuak, larun­bat honetan. Akola base­rria­ren ondoan, Putzuzar iturria eta putzua berreskuratuko dituzte, eta beste bi putzu txiki egin ondoan: «garai batean zuen itxura eman nahi diogu».
Horren berri emango dute gaur, 19:00etan Ereñotzuko Auzo-Etxean, Aranzadiko Ion Garinek eta Iñaki Sanz-Azkuek. Bertan azalduko dituzte, Putzuzar berreskura­tzea­ren helburuak eta auzola­naren antolaketa.
Eta hitzaldian bertan, bideo bat ere jarriko dute: Akola baserrikoei tokian bertan egindako grabaketaren zati bat.

Apuntatzeko aukera, gaur
Auzolanean parte hartu nahi duenak, aurrez eman behar du izena. Horretarako, bi aukera daude: Auzo Udalera deitu (943 55 10 00), edo gaurko hitzaldian esan. Hain justu, gaur izango da azken eguna, apuntatzeko.
Larunbaterako, goizeko 10:00e­tan jarri dute zita, Akolako atsedenlekuan, auzo­lanari eki­te­ko. Bertatik, 25 metro eskasera dago Putzuzar iturri naturala. Oinez joatea gomen­datu  dute, ez baitago toki nahikorik, denak kotxez bertaratzeko. Eta eskertuko dute, halaber, aitzu­rrak era­matea, haurren­tzat bereziki.

Kultura berreskuratzeko modu bat ere bai
Biodibertsitatea hobetzeko balioko du auzolanak, anfibio eta narrastiak ugaritzeko. Baina baita kultura berresku­ratzeko ere. Antzinako hainbat lan, tresna eta teknika gogora­tuko dituzte, ekimenarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!