Gaur hasiko da ‘Korrika kulturala’

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 29a

Gaur arratsaldean hasiko da Korrika kultu­rala Hernanin. Korrika gunea inauguratuko dute 18:00etan, pintxopote eta guzti. Andrekaleko 25 zenba­kian izango dute lokala, eta bertan egongo da erakusketa bat ere, artista eta artisauen lanekin: margolanak, zera­mi­ka, eskultura...
Hernaniko eta inguruko artisten lanak izango dira, ezagunak edo ezezagunak. Izan ere, inguruko artista guztiei egin diete dei, beren obrak jarri eta parte hartzeko.

Obrak, subastan
Lan horiek subastatu egin­go dira. Artistak jarriko du hasierako prezioa, eta herri­ta­rrek aukera izango dute pujak egiteko, martxoaren 12ra arte. Gehien eskaintzen duenak eskuratuko du lana.
Lokala zabalik egongo da osteg­un eta ostiraletan, 18:00e­tatik 20:00etara; eta larun­ba­tetan, 11:00etatik 13:00etara.

Bertso afarirako, txartelak salgai
Antolatu duten hurrengo ekin­tza, bertso afaria izango da, otsailaren 6an. Santa Barbara elkartean egingo dute, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujan­bio bertsola­ri­e­kin. Txartelak salgai daude Rioja eta Oindi tabernetan, 25 euroan. Gaueko 21:00etan hasiko da, eta menu ederra prestatu dute: urdai­az­pikoa, arrain zopa, bakailuz betetako piperrak, txahal-masailak saltsan, gazta tarta, kafea eta kopa.
Beste hamaika ekintza ere izango dira, Korrika kultura­le­an: arropa desfilea, mus txa­pel­keta, mintzalagun festa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!