Aurrera jarraitzen du Kronikaren sinadura bilketak. Astebeteko epean, 2.000 bat herritarrek sinatu dute, herriko taberna, okindegi, kiosko, elkarte, eta abarretan dauden sinadura orrietan. Larunbat honetan bukatuko da bilketarako epea, eta beste hainbeste falta zaizkigu, helburua betetzeko; 5.000 sinadura lortzeko, alegia.
Kronika hartzen baduzu, eta oraindik sinatu ez baduzu, zure firma falta zaigu! Herriko hainbat puntutan aurkituko dituzu orriak, eta baita Kronikan bertan ere. Gainera, egunero aterako dira kalera Kronikako langileak, firmak biltzera.
2014ko dirulaguntza %20 murriztu zion Eusko Jaurlaritzak Kronikari. Aurten berdina gertatu litekeela eta, abiatu du Kronikak sinadura bilketa.