Mozorroak trukatzeko aukera izango da bihar, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara, Berrerabilpen Zentroan. Helburua da, etxean dauzkagun mozorroak eraman, eta beste herritar batekin trukatzea: «horrela, ez dugu berriro mozorro berdina jantziko, urtero urtero», azaldu dute.
«Zure mozorroaz nekatu bazara, beste bat eskuratzeko aukera paregabea izango duzu», animatu dute Zentrotik. Mota guztietako mozorroak eta osagarriak eraman daitezke: haurrenak, helduenak...
Orientazio eta konponketa zerbitzuak ere bai
Trukeaz aparte, beste zerbitzu batzuk ere eskainiko ditu Zentroak, bihar. Mozorroei buruzko orientazioa emango dute, ideia berriak. Eta mozorroren bat konpontzeko edo osatzeko daukanarentzat, bertan egongo da jostuna ere.