«Lortu nahi dugu, Hernaniko 1.312 langabetuek lan duin bat izatea»

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 28a

Asanblada Irekia egin zuen Hernaniko PSE-EEk, larunbatean; hauteskunde programa prestatzeko bigarrena. Enple­guaz eta ekonomiaren sustapenaz aritu ziren, Julio Astu­dillo bertan zela, Gipuzkoako PSE-EEren ekonomia, industria eta enpleguko idazkaria.
«Enplegua suntsitu dute Gipuzkoan, 2014an, eta horren aurrean, politika publiko serio eta konprometituek bakarrik balio dute», azpimarratu zuen Astudillok. Azaldu zuen, halaber, 1.312 direla Hernaniko langabetuak, Lan Ministerioa­ren arabera.
Horregatik, Hernaniko PSE-EEk nabarmendu zuen, herriko langabetu guztiek lan duin bat izatea lortu nahi duela: «enpresa haundien garaia bukatu da Hernanin. Horre­gatik, gure esfortzua zentratu behar dugu PYMEetan eta autonomoetan. Horiek dira gehienak, langabetuen artean», azaldu zuten.

Arreta, ingurugiro, turismo eta komertzioko enpleguetan
Enplegua sustatzeko, hiru eremutan jarriko dute arreta, bereziki: «ingurugiroa, turismoa eta komertzio lokalekin lotutako enpleguak sustatu behar ditugu, langabeziak behera egiteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!