Mahai baten bueltan eseri, kafe bat eskatu, eta elkarrekin euskeraz egin. Horixe da Udal Euskaltegiak proposatzen duena, antolatu duten Kafe tertuliarekin. Aurreko astean hasi ziren, eta asteazkenero bilduko dira, Gunea garagardotegian, 17:00etatik 18:30etara. Bigarren saioa, gaur bertan izango da.
Edonork hartu dezake parte: euskera ikasleek, erraztasun haundirik ez dutenek, edota momentu atsegin bat pasa nahi dutenek. Nahikoa izango da ordu horretan azaltzea.
Aurreneko saioan, 20 lagun
Joan den astean, aurreneko saioan, 20 bat lagun bildu ziren mahaien bueltan. Animatzeko deia egin diete, joan ez zirenei.