Korrika gunea inauguratuta, aurreneko puja egiteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 28a

Korrika 19 martxoaren 21ean iritsiko da Astigarragara eta AEKko kideak hasi dira Korrika Kulturala prestatzen. Bihar ber­tan, Korrika gunea inaugu­ratu­ko dute, 18:00etan. Hernanin egongo da lokala, Andrekale 25ean (Deportibo tabernaren aurrean), eta dei egiten diete astigartarrei gerturatzeko. Pintxoak ere izango dira.

Ekintza ugari
Astigarraga, Hernani eta ingu­ruko herrietako artisten obre­kin enkante bat ere egingo dute eta bihar izango da obrak ikusi eta lehenengo puja edo eskaintza egi­te­ko aukera. Martxoaren 12ra arte izango da. Bitarte horre­tan, lokala irekita egongo da ostegun eta ostiraletan (18:00-20:00), eta larunbatetan (11:30-13:30). Artistei ere dei egiten diete parte hartu nahi izanez gero, obrak eramateko.
Beste hainbat ekintza ere izango dira Astigarragan, Her­nanin eta eskualde mai­lan: bertso afaria (otsailak 6), Ko­rri­ka arroparen desfilea (otsai­lak 7), eskualdeko Mus Txa­pelketa (otsailak 21), festa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!