Urtero bezala, Inauteri igandean (otsailak 15) desfilea egingo du Astigar dantza taldeak Ergobiatik aterata (12:00etan). Joan den urtean bezala, Euskal Herriko zenbait inauteri dantzatuko dituzte: Lapurdiko ihauteria, Oriako sorgindantza, Goizuetako zahagidantza eta Lantzeko iñauteria. Hori horrela, txorrokoak egiteko tailer bat prestatu dute larunbatean (17:30, Astigarren). Irekia da eta nahi duenak hartu dezake parte.