Babes ofizialeko 7 etxebizitza zozketatuko ditu bihar Udalak, Pleno aretoan. Iluntzeko 20:00etan izango da. Hain zuzen, alokairu sozialeko erregimenean zozketatuko dira. Urumea kaleko 6 eta 10 portaletan daude etxe horiek. Udalak azaldu duenez, izena eman dutenen artean, 36k betetzen dituzte zozketan parte hartzeko baldintzak eta 16 baztertu dituzte, baldintzak ez betetzeagatik.
Udalak, bloke horretan, 8 etxebizitza eskuratu ditu denera. 7 biharko zozketan banatuko dira eta zortzigarrena, larrialdi sozialeko kasuren bat gertatuz gero erabiltzeko gordeko du Udalak. Astigarragak larrialdi sozialerako daukan lehenengo etxebizitza izango da hori.