Ohiko Plenoa izango da bihar 19:00etan, udaletxeko Areto Nagusian. Zazpi gai izango dituzte aztertzeko eta horien artean, Partehartze Ordenantza bozkatuko dute. Hasierako onarpena izango da. Ondoren, 30 eguneko epea izango da alegazioak aurkezteko.
Udalak 3 bilera egin ditu herritarrekin ordenantza osatzeko eta abenduaren 15ean aurkeztu zien herritarrei, zirriborroa. Ondoren, Udal batzordetik pasa zen. Azaldu dutenez, ordenantza honen helburua da, Astigarragako gai publikoetan herritarren partehartzea bultzatzea, eta partaidetza hori ezartzea Udalaren funtzionamenduan.
Biharko Plenoan beste gai hauek ere landuko dira: Txoritokietako harrobia betetzeko hitzarmena, Herri Eskola haunditzeko obra eta Hassana Aalia Hernanin bizi den sahararrari asilo politikoa ematearen aldeko mozioa.