Euskal gatazkaren inguruko argazkiak ikusgai bihar, Ander Gilleneak eginak

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 28a

Ander Gillenea fotokazetari donostiarrak argazki erakus­keta eskainiko du bihar Asti­ga­rragan. Gilleneak milaka argazki atera ditu 24 urteko ibilbidean eta horietako batzuk egongo dira ikusgai bihar. Hain zuzen, euskal gatazkari lotutakoak izango dira, 1992tik gaur egunera arte ateratakoak: manifestazioak, atentatuak, hiletak... Gataz­karen ikuspuntu bat era­kusten dute argazkiek, Gille­neak dioen bezala, objetiboa izatea ezinezko baita, baina zintzo­ta­sunez jokatzen eta ikusi­takoa erakusten ahale­gintzen da.
Erakusketa hau, 17 urte inguruko gazteentzat oso deigarria eta inpaktantea izaten dela dio.

Bilboko manifestazioa, azken atxiloketak...
200 argazki baino gehiago egongo dira ikusgai eta proiektore batek bilduma zabalagoa erakutsiko du etengabe. Gilleneak Hernanin eskaini zuen erakusketa hau urrian eta ordutik aurrera izandako gertaeretako argaz­kiak ere ekarriko dituela Astigarragara nabarmendu du: «Bilboko manifes­tazioko­ak, azken atxiloketetakoak...».
Argazkiez gain, prentsa argitalpenak ere izango dira, Euskal Herrikoak eta kanpo­koak. Izan ere, Gillenearen argazkiak hainbat egunkaritan argitaratu izan dira: The New York Times, International Herald Tribune, Libération, The Guardian, Berliner Zeitung...

Erakusketa, goiz eta arratsalde
Erakusketa, Astigarragako kul­tur etxean izango da. Goizean, 10:00etatik 12:00eta­ra izango da eta arratsaldean, 17:30etatik 20:30etara. Gille­nea bertan egongo da azalpenak emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!