Susana Irazusta atleta ohia hil da

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 27a

Ostiralean hil zen Susana Irazusta Adarraga atleta ohia, 55 urte zituela. Estatuko txapeldun izan zen 4x400 metrotan, eta 400 metro hesidunetan lehiatzen aurrenekoetarikoa. Gipuzkoako erdi-fondista onenetarikoa izan da, eta 1981eko Kros Mundialean aritu zen, Madrilen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!