Mozioa eta kontzentrazioa, Aalia babesteko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 27a

Hassanna Aalia sahararrari babesa emateko, zenbait ekin­tza antolatu dituzte hurrengo egunetan. Gaur bertan, mo­zi­o­a aurkeztuko du Saharar He­rri­a­ren Aldeko Lagunak taldeak, Udaleko plenoan, 19:00etan. Eta jarraian, 20:00e­tan, kon­tzentrazioa egingo dute Plazan.
Hernanin bizi da Aalia, eta aktibista bakezalea izan da gaztetatik, herri sahararraren esku­bideen aldeko lanean ari­tua. Gdeim Izik kanpamendu librea eraiki zuen 2011n, beste hain­bat zibilekin, eta horre­ga­tik, bizi osorako kartzela zigo­rra ezarri diote. Orain, Espai­niak ukatu egin dio asilo poli­tikoa, eta estatua utzi beharko du egun gutxitan. Horren kon­tra, sinadurak biltzen ari dira, www.avaaz.org webgunean.

Manifestaziorako, autobusak
Manifestazioa ere egingo dute Bilbon, larunbat honetan, 17:00etan Arriagatik abiatuta. Bertara joateko, autobusak jarri dituzte Hernanitik: 15:30etan aterako dira Atsegindegitik.
Joan nahi dutenek, Uru, Oindi eta Garin taber­netan eman dezakete izena, eta osteguna da azken eguna. 10 euro dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!