Suharri Rodriguezek ezin, finalean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 27a

Txapelak ihes egin zion Suharri Rodriguez hernaniarrari, Gipuzkoako trinketeko txapelketan. Jubenil mailako finala galdu zuen larunbatean, Argoitz Otañoren kontra, eta Astigarragara joan zen txapela. Iaz ere, Otaño bera izan zen txapeldun, jubeniletan.
Partidu ona jokatu zuen hernaniarrak, baina Otañok bere maila onena erakutsi zuen hasieratik, eta ez zion aukerarik eman Rodriguezi. Azkenean, 20-35 nagusitu zen astigartarra, Irurako frontoian.


Euskal Herriko txapelketan, bitik bi hernaniarrek
Zita gehiago ere izan dituzte pelotari hernaniarrek, eta 13 partidutik 9 irabazi dituzte. Garrantzitsuenak, Euskal He­rri­ko txapelketan lortutako biak: Ojuel eta Lizeagak binaka (22-11 Atxarteri), eta Ander Lo­pezek buruz buru (9-22 Oiarperi). 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!