Orain arteko balantzea egin eta datozen ekimenen berri eman zen atzo, Gure Esku Dago ekimenaren batzarrean.
Hernanin 3.000 pertsona inguru atxikitzea nahi dute, aurtengo ekitaldi potoloenerako: ekainaren 20an hautetsontzi erraldoiak jarriko dira hiriburuetan egingo diren ekitaldietan, eta horietarako oihal zatiak ehuntzea izango da helburua.
Gaizka Garitano eta Mikel Labaka Hernanin izango dira.
Saregileek 20 pertsona lortu beharko dituzte, eta pertsona horiek, euro baten truke, oihal zati bat eskuratuko dute, bertan nahi duten marrazki edo leloa jartzeko. Apirilaren 25ean oihalak josteko zita egingo da, herrian. Azalpen guztiak Erabakia ehuntzen bideoan eman dituzte.
Labaka eta Garitanorekin solasaldia
Bestalde, otsailaren 3an Gaizka Garitano, Eibarko entrenatzailea eta Mikel Labaka Realeko jokalaria izango dira Hernanin. Solasaldi bat egingo da, eta aurrez galderak bidal ditzake nahi duenak: hernanigureeskudago@gmail.com.