Eskura izan zuen atzo Hernanik denboraldiko aurreneko garaipena. Baina azkenean, bonus batekin konformatu behar izan zuen; Pozuelos 21-Hernani 18 (b).
Denfentsa jokoz kanpo, epailearen eskutik
Intentsitate berarekin aritu ziren Madrilgo Pozuelos, eta Hernani.
Hala ere, aurreneko zatian madrildarrak finago ibili ziren, eta 10 puntu aurretik jartzea lortu zuten, atsedenaldiaren aurretik. Bueltakoan, ordea, Hernani gehiago izan zen, eta bitan berdindu zuen markagailua; 13-13 eta 18-18.
Hain zuzen, partidua bukatzeko bi minuturen faltan, eta markagailua berdinduta zegoela, epaileak jokoz kanpo utzi zuen hernaniarren defentsa, eta Pozuelosek aprobetxatu zuen garaipena lortzeko.