Sagardoa, kultura eta natura bat eginda, Hernanin barrena

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 26a

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eskaintza berezia prestatu du aurten ere, Hernaniko kultur ondarea, natura eta gastronomia ezagutzera emateko.
Mendi ibilbide gidatua, Larre Gain sagardotegira bisita eta bertan otordua eskain­tzen dira, 30 euroren trukean.
Bihartik igandera goizez gozatu ahal izango da es­kaintza honekin, eta otsailetik irailera bitartean, asteartetik igandera, goizez eta arra­tsaldez. Baina igandetan ez da afaririk emango.

Aiako Parkean barrena, trikuharri eta saroiak
Eskaintzaren aurreneko zatia, mendi buelta, gida batekin egiten da Aiako Harriko Parke Naturalaren Hernaniko za­tian: Saratsetako lepoan ba­rrena, saroi eta trikuharriak ikusiz. Gero, Larre Gain sagardotegia bisitatzeko aukera izango da, eta baita bazkaldu edo afaltzekoa ere.

Erreserba egin behar da
Erreserba egiteko 20ko taldea osatu behar da: 943 49 50 69/943 55 58 46/ardi­tu­rri­@­gi­puz­koamendizmendi.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!