380 zaku konpost banatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 26a

Udalak jakinarazi du nahi duenak konpost zakuak hartu di­tzakeela. 15-20 kilo ongarri duten 380 zaku prest daude. Floridan dagoen Udaleko Herri-lanetako pabilioian jaso behar dira zakuak; gehienez, pertsonako 3. Ondoren, zakuak itzuli egin behar dira. Era berean, Udalak jakinarazi du auzo konposterako etxola gehiago jarriko dituela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!