Hautagaiak proposatuko dira batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 25a

Hauteskundeei begira, lane­an jarraitzen du Hernaniko EH Bilduk, herri programa eta hautagaien zerrenda osatzeko.
Hori horrela, beste batzar ireki bat deitu du datorren ostegunerako, hilak 29, arra­tsaldeko 19:30etan Biteri kul­tur etxean. Hernaniar guztiei luzatu diete gonbitea, batza­rre­ra gerturatu eta parte har­tzera animatu daitezen.

Programa osatu eta hautagaiak aukeratu
Osteguneko batzarrean bi  gai landuko dira. Batetik, jarrai­pe­na emango diote herri pro­grama osatzeko Puntuz Puntu dinamikari. Bestetik, datorren lege­gin­tzal­dirako hautagaiak eta zerrenda burua propo­satuko dira, denon artean eztabaidatu eta erabakiak hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!