Zuzendaritza bera, baina proposamenak egiteko deia denei

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Urteko Batzarra ospatu zuen Galtzaur elkarteak asteartean, urteko balantzea egiteko. Arlo ekonomikoan, iazkoaren antzeko itxi dute ekitaldia. Zuzendaritzaren lana errekonozitu zuten bazkideek, eta horregatik, aho batez onartu zuten talde bera mantentzea. Zuzendaritzak, bere aldetik, jarraitzea erabaki zuen, baina zalantza askorekin, eta laguntza eskatu zuen: «guztien proposamenak jaso nahiko genituzke, ez soilik zuzendaritzak egiten dituenak». Bestalde, jakinarazi zuten otsailetik aurrera ordaindu daitekeela kuota, 12 eurokoa. Aurten 85 urte betetzen dituztenek, ez dute ordaindu behar. Aurreratu zuten, halaber, 10 eguneko oporraldia antolatu dutela Almuñecarren: «egoitzako tabloian dago informazioa, eta nahiko prezio asekiblea izango du», argitu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!