«Kronikak behar gaitu koxka gainditzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 25a

Koxka, desgaitasuna duten pertsonen elkarteak prentsa ohar bat bidali du, Kronika egiten ari den sinadura bilketari babesa adierazteko.
«Kalean edo auzoan, koxka batekin topo egiten dugunean, Kronika izan dugu lagun. Orain Kronikak behar gaitu, koxka bat gainditzeko: 5.000 sinadura biltzea. Gu ere saiatuko gara sinadurak biltzen, koxka hori gainditzeko».
Animoak ere bidali dituzte, erronka lortze aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!