Karabeleko parkina itxita, astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Astelehenetik aurrera itxi egingo da Karabeleko errotonda berriaren ondoan dagoen aparkalekua. Izan ere, laster hasiko dira etxe berriak eraikitzen, eta toki hori etxeek hartuko dute.
Beraz, parkinetik kotxeak ateratzeko eskatu dute. 

Hiru eraikin, etxebizitza berriekin
Gaur egun parkina dagoen horretan hiru eraikin berri eraikiko dituzte. Blokeetako batek babes ofizialeko etxeak hartuko ditu; beste batek, kontzertatuak, eta hirugarrenak, kontzertatuak eta etxebizitza libreak.

Egungo aparkalekuaren ordez, beste bat
Oraingo parkina betirako itxiko da, etxebizitza berriak bertan eraikiko baitira. Modu probisionalean eraiki zen, Karabeleko obrak hasi zirenean.
Hala ere, Zubipeko zelaiaren ondoan aparkaleku gehiago eraki zituzten, eta etorkizunean beste parkin bat ere eraikitzeko proiektua badago, 200 plaza inguru izango dituena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!