Zine foruma izango da asteartean, Astigarragako kultur etxean. Zela Trovke film laburra emango dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta sarrera doan izango da.
Asier Altuna zuzendari bergararraren lana da Zela Trovke. Izenburua, Eslovakiako kanta herrikoi baten izena da, eta belarra mozten esan nahi du. Hain justu, abesti herrikoi horretan dago oinarrituta. 13 minutu irauten ditu filmak, eta euskeraz da.
Nazioarteko 24 sari
2013an estreinatu zen Zela Trovke, Donostiako Zinemaldian, eta entzute haundia izan du Altunaren lanak. Nazioarteko 24 sari jaso ditu, eta aurten, Goya saria jasotzeko nominatuen artean dago.
Maite Larburu, protagonista
Maite Larburu biolin-jole hernaniarra da protagonista, eta berak azaltzen du abestiaren muina. Hilketa bat deskribatzen du filmak, belarra moztu ondoren, senarra hiltzen duen emakume batena.