Gimnasia erritmikoa izango da protagonista bihar goizean, Astigarragako kiroldegian. Erakustaldia antolatu du Tximeleta kirol elkarteak, goizeko 11:00etan. Saio berezia izango da, gainera. Izan ere, herriko haurrek ere hartuko dute parte.
Elkarteko gimnasia ikasleak izango dira, hain justu, emanaldian arituko direnak, gonbidatu berezi bezala. 4-5 urteko haurrak dira, eta urrian hasi zituzten klaseak. Astean bitan entrenatzen dute, ordubeteko saioetan.
Lau hilabete hauetan ikasitakoa erakutsiko diete, saioa ikustera bertaratzen direnei. Soinketa modu dibertigarri batean lantzen dute, gimnasia eta musika munduan sartzeko.