Martxoaren 21ean pasako da Korrika Hernani eta Astigarragatik

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Korrika 19 martxoaren 21ean iritsiko da eskualdera. Goizeko 10:19etan pasako dela aurreikusten dute eta Astigarragara 11:05etan iritsiko da. Korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik eta martxoaren 29an bukatuko da Bilbon. Hori horrela, hasi dira dagoeneko Korrika Kulturala antolatzen. Hainbat ekintza izango dira urtarriletik martxora bitarte.

Artelanen subasta eta Korrika gunearen inaugurazioa
Ostegunean (urtarrilak 29), Korrika gunearen inaugurazioa izango da 18:00etan, pintxo potearekin. Lokala dago, Neguen izozki denda zen lekuan (Deportivo tabernaren aurrean).
Horrez gain, artelanen subasta antolatu dute. Hernani, Astigarraga eta inguruko herrietako artisten obrekin subasta bat egingo dute. Martxoaren 12an izango da azken puja egiteko aukera. Publikoa izango da eta gero egingo dute subasta. Herritarrek beraien pujak egiteko aukera izango dute ostegunetik martxoaren 12ra arte. Lokala irekita egongo da ostegun eta ostiraletan (18:00-20:00), eta larunbatetan (11:00-13:00).  
Bestalde, artistei ere dei egiten diete parte hartu nahi izanez gero, beraien obrak eramateko. Irteerako prezioa, beraiek jarriko dute.

Bertso afaria, Santa Barbaran
Otsailaren 6an, bertso afaria an­tolatu dute, Santa Barbara elkartean (21:00). Maialen Lujan­bio eta Aitor Mendiluzerekin izan­go da. Prezioa, 25 euro. Txartelak, Oindi eta Rioja tabernetan daude salgai. Menua: urdaiazpikoa, arrai­n­­zopa, bakailuz betetako piperrak, txahal-masailak saltsan, gazta tarta, kafea eta kopa.

Korrika Kulturala
Urtarrilak 29:
18:00, Korrika gunearen inaugurazioa, pintxo potearekin. Lokala, Neguen
izozki denda zen lekuan.
Artelanen subastaren hasiera. Herritarrek pujak egiteko aukera
martxoaren 12ra arte.
Otsailak 6:
21:00, Bertso afaria, Santa Barbaran.
Otsailak 7:
Korrika arroparen desfilea, Bretxan.
Otsailak 21:
Eskualdeko Mus Txapelketa, Hernanin. Astigarraga, Hernani, Urnieta, Ereñotzu, Arano eta Goizuetakoei zuzendua.
Otsailak 22:
Bertsolaritzari buruzko dokumentalaren estreno mundiala, Hernanin.
Otsailak 28:
Mus Txapelketako Gipuzkoako finala.
Martxoak 6:
Mintzalagun festa Astigarragan.
Martxoak 12:
Artelanen azken puja eta subasta, Korrika gunean.
Martxoak 13:
Astigarragan festa.
Martxoak 21:
Korrika, Hernanin eta Astigarragan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!