Iñauteriak prestatzen ari da Guraso Elkartea, Goizuetan. Otsailaren 16an izanen da festa, baina oraindik gauza asko daude egiteko, eta dena prestatzeko, bilerak egiten jarraituko ditu. Astean bitan bilduko dira: astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etan. Goxalin izanen dira, eta dei egin diete herritar guztiei, animatu eta parte hartzeko, irekia baita.