Ttipi-ttapa jaso nahi dutenentzat, harpidetza zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a


Etxe berri batzuk badira Aranon, eta Ttipi-ttapa aldizkaria jaso dezaten, harpidetza egiteko epea ireki du Udalak. Otsailaren 6ra arte izanen da aukera, eta harpidedun egin nahi duenak, bi aukera ditu: 948 51 40 45 telefonora deitu, edo idatzi arano.udala@cniebla.com helbidera. Harpidetzaren kuota, Udalak berak ordainduko du, orain arte bezala, eta etxe bakoitzeko, lagun bat izan daiteke harpidedun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!