Ereñotzuko Auzo Udala sare telematikoa (wifi) zabaltzeko ahaleginean ari da, GipuzkoaShare programaren barruan, eta gaur azalpenak emango ditu Joxean Agirrek, 10:30etan, auzo etxean. Dagoeneko, Arrondon instalatu dira antenak seinalea jaso eta banatzeko. Ugaldetxo gainean ere jarriko dira antenak. Lan horiek bukatu eta gero, aztertu beharko da seinalea nola zabaldu oraindik “itzalpean” geratuko diren guneetara.