LOMCEren kontra danborra jotzen

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Danborrada egin zuten astelehenean, Astigarragako Herri Eskolan, eta zita aprobetxatu zuten, LOMCE legearen kontra egiteko berriro. Hezkuntzako murrizketak salatu zituzten, horretarako bereziki prestatutako txanoak jantzita. Burrunba hotsek ere balio izan zuten, LOMCE legearen aurkako jarrera erakusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!