Musika tailer berezia antolatu du Musika Eskolak, 0-3 urte arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat. Tailerra hasi aurretik, hiru saio egingo dituzte, doan. Aurrenekoa atzo egin zuten, eta datozen bi ostiraletan izango dira hurrengoak, urtarrilak 30ean eta otsailak 6an, arratsaldeko 18:30etan.