Ostegun honetan zozketatuko dira Urumea Berriko 7 etxebizitza, babes ofizialekoak. Arratsaldeko 20:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Urumea kaleko 6 eta 10 portaletakoak dira, eta alokairu sozialeko erregimenean zozketatuko dira. 36 pertsonak hartuko dute parte zozketan, eta beste 16 lagunek ez dituzte baldintzak bete.