Euskal Herriko Mus Txapelketa hasi da eta Ereñotzuko kanporaketa jokatuko da gaur. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokatuko dira partidak Irrintzi tabernan. Onenak, Gipuzkoako kanporaketarako sailkatuko dira. Urtarrilean zehar herriz herriko kanporaketak izango dira eta Gipuzkoakoa otsailaren 21ean izango da, Alegian. Eta Euskal Herriko finala, martxoaren 7an jokatuko da, Lekeition.