Herri kros irekia, 50 urteak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Ospakizun ikasturtea dute Ur­nietako Salesiarrek 2014-2015a. Heziketa etxe gisa 1964ko urriaren 15ean hasi zuten ibilbidea, eta 50 urte hauetan, milaka ikasle, irakasle, laguntzaile etab pasa dira bertatik. Urrian egin zuten irekiera ekitaldia, eta ikasturte osoan zehar dute festa-ekitaldi ez­ber­di­nak antolatzeko asmoa.

Krosean izena aurrez emateko aukera dago ‘sailkapenak.com’ helbidean.

Don Bosco krosaren 1go edizioa
Datorren ekitaldia zehaztu du­te: krosa, otsailaren 1ean. Don Bosco da Lanbide He­zi­ketako patroia, eta  ur­ta­rri­la­ren 31n ospatzen da. Ai­tzakia perfektua izan da be­raz, ikastetxearen bueltan jen­dea biltzeko. Kros irekia antolatu dute, eta parte hartu nahi du­en guztiari luzatu diote gon­bitea: «lehendik ere an­tol­a­tzen genuen kros bat es­ko­lan. Aurten ordea, eza­gu­tzera eman nahi dugu. Parte hartu dezakete ikas­leek, ira­kasleek ikas­le ohiek, gura­soek, familiek, lagun­tzai­le­ek... hau da, salesiarren par­­te izan diren guztiek. Eta era berean, baita herritarrek ere. Jen­dea gerturatzea nahi du­gu, 50 urteak gurekin os­patzea».

Irekia da: parte hartu deza­kete ikasleek, ira­kasleek, familiek, laguntzaileek, herritarrek...

Ibilbide erosoa, Urnietan barrena
Krosak 7 kilometroko ibil­bidea izango du Urnietan barrena: «ibilbide erosoa izan­go da, herrian barrena. Be­raz, edo­nork parte hartu de­zakeela esan liteke». Otsai­laren 1ean Salesiarren egoi­tza­tik ater­a­ko da krosa, goi­zeko 11:00­etan. Eta helmuga ere, bertan izango du. Bi dira baldintzak: ha­ma­bost urtetik gora izatea, eta izena ematea. Aurretik eman nahi dutenek www.sailkapenak.com web orrian edo Sale­siarren egoi­tzako idaz­ka­ritzan dute au­kera; prezioa, 8 euro. Bes­talde, egunean bertan ere izango da aukera goizeko 10:30ak arte; kasu honetan, prezioa 10 eurokoa izango da.
Bi kategoria izango dira: emakumezkoak eta gizo­nez­koak. Eta sariak, kategoria bakoitzeko aurreneko hiru­en­tzat. Horretaz gain, partehartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du sari gisa. Eta zozketak ere egingo dira: Ugaldetxo eta Errio­guardan otorduak, Esnaleko gozoak...


1000 hernaniar inguruk ikasi dute Salesiarretan

Sorreran ere, hernaniarrak izan ziren tarteko.

MILAKA gipuzkoarrek ikasi dute Urnietako Salesiarren ikastetxean. Sorreran ofizio bat ikasteko lekua bazen ere, azken hamarkadetan DBH eta Batxilergoko kla­seak eman dituzte bertan, besteak beste. Inguruko he­rrietako ikas­leentzat tira­dizo haundia izan duen ikas­tetxea da, eta Her­nani ez da atzera geratzen ho­rretan. Kalkulatzen da ikas­tetxeak dituen 50 urteetan 1000 hernaniar inguru pasa direla bertatik, ikasketaren bat egitera. Ikastetxeko klaus­troan ere izan dira eta ari dira hernaniarrak lanean.

Sorreran ere, parte
Salesiarren formakun­tza­rako etxe baten beharra su­matu zu­ten 1951 ur­tearen bueltan. Lanak Juan Manuel Beo­bi­de­ren esku utzi zi­tuz­ten, ur­tee­tako harre­ma­na­ren on­dorioz, 1957an gaur egungo lurrak erosi zizkie­ten Zara­gueta-Aris­tizabal sendiari. Gaz­t­­eak lanerako for­ma­tzea zuen hel­buru egin nahi zen es­kolak, eta Zara­gueta-Aris­ti­zabal sen­diak hasiera­tik eman zion babesa. Lanak gel­dituta egon baziren ere, bo­ron­da­tezko ekarpenei esker erai­kun­tza berria egin zu­ten, eta 1964ko urriaren 15ean ha­si zi­ren klaseak ematen. Gai­ne­ra­ko erai­­kun­tza eta ins­ta­la­zio­ak gerora egin ziren. Hauek ere, Za­ragueta-Aris­tiz­abal sen­­dia hernaniarrak eta beste askok egindako ekarpenei esker.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!