Suharri Rodriguez Gipuzkoako txapelaren bila, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 24a

Suharri Rodriguezek badaki zer den Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala jokatzea. Gaurkoan bakarka izango da eta onena eman beharko du, txapela janzteko. Aurrean ez du aurkari makala izango: Oiarpe klubeko Argoitz Otaño jubenila.
Final haundia Irurako trin­ketean jokatuko da, arra­tsal­de­ko 16:15etan hasita. Finala jaial­di­ko bigarren partidua izango da.

Lehendik ere, elkarren
kontra arituak

Aski ezagunak dira gaurko bi aurkariak, maila berean egonda, behin baino gehiagotan aritu baitira elkarren kontra. Txapelketa honetan bertan ere neurtu zituzten indarrak; zehazki, sailkapen fasean. Or­duan astigartarra izan zen nagusi, 35-33. Rodriguezek be­re mailarik onena eman be­harko du finala irabazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!